XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ateratzen hasi nintzenean hartu zuen nahigabea, gero utzi genuenean hartu zuen poza, buruan zer nuen igerri nahi zuten begi haiek, nire berriketa entzuten eman dituen orduak, Londres-en egon zen zortzi hilabeteetan bidaltzen zizkidan eskutitzetan ageri ziren zeharkako aipamenak, Prat-eko aireportura iritsi zenean eman zidan besarkada...

Bi aste dira berriro itzuli dela.

Orain gizon egina da.

Arrazoitzen entzuten diodanean iruditzen zait zentzua eta bere buruarengan konfidantza itzela bereganatu dituela eta bere ondoan barregarri sentitzen naiz ni.

Baina halako batean begiratu sarkor bat bota edo esanahi bikoitzeko zerbait esaten badiot orduan gaztetxo bat bezala dudan eta totelka hasten da.

Ez dakit gauza izango den nirekiko sentitzen duena esatera ausartzeko eta ni aspertzen hasita nago.

Egunen batean neronek bilatuko dut egokiera...

Ez dakit zerk galarazi zidan elkarrekin pasa genuen lehen uda hartan sentitzen nuen guztia aitortzea.

Seguru asko gazteegi iruditu zitzaidan ia ume-mokoa zen orduan! eta horregatik ez nuen bide hartan abiatu nahi izan.